domingo, 15 de febrero de 2009

HUMAN NATURE "WAR"

Gure gizatasuna hain da zentzugabea,
hain da krudela...

Zerutik behera erortzen dira
sastakai zorrotzak,
eta guk leloek bezala
"euri" deitu genituen.

Su kartsuek gure begiak
kiskali dituzte bortizki.
Hain gara ergelak
ezen "argi" izendatu genituen.

Eta guda maite dugu
gure gizatasunean baitago.
Eta arin isurtzen dugu
gorrotatutako zekenkeria.

Airea gugandik ihesi doa
hasperen eginez.
Logika harekin joan da
musu batez adio esanez.
Airea kendu, eta hala ere
bizirik gaudela sentitzen dugu.
Oxigenoa joan, eta dena den,
arnasten dugula jakin badakigu.

Eta gudari berriro jaramon eginez
honen ezbeharrez gozatzen dugu.
Irtenbide bakarra dela pentsatuz
behin eta berriz gara eraile.

Gure gizatasuna hain da kaskarra,
hain da lazgarria...

1 comentario:

Anónimo dijo...

mooola...^^