lunes, 2 de marzo de 2009

NIRE "IZENA"


Nire izena Arnasgabe da,
zuk kendu baitzenidan.
Nire izena Oroimengabe da,
etorkizuna mingarriegia baita
eta oroimenak joan dira jada
beldurra bakarrik iraunaraziz.
Azalgabe esaten didate
nire barruan dagoena argi ikusten delako
eta mazkorrik gogorrena kendu didatelako.
Eta Ametsgabe naiz
zu baitzinen nire ametsa.
Izengabe deitu didate
nor naizen ez baitakit,
ez baitaukat ezer izateko.
Gerragabea naiz
gehiago ez baitut borrokatuko,
jada irabazi nauzu maiz.
Amaigabe deitu ,
zure ondoan betirako izango bainauzu.

Baina nire lehen izena,
guztietatik garrantzitsuena,
Maitasungabe da,
zure agurra entzun izanak
eragindako ondorioa.